Azaroa 28

ELA eta LAB sindikatuek mozio bat aurkeztu dute Eusko Legebiltzarrean askatasun sindikaleko oinarrizko eskubidearen alde

ELA eta LAB sindikatuek Confebasken asmoa, hots, Erakunde Sindikal eta Enpresarialen Estatutuen Gordailuari buruzko Errege-Dekretuan sartzea sindikatuaren izaera kentzeko prozedura gaitzestea eskatzen diete Eusko Legebiltzarreko taldeei.

Fitxategiak ditu

ELAk UPV/EHUren berrantolaketan gardentasun, parte-hartze eta eztabaida eskatzen ditu

2014/11/27

Sindikatuak zentroen berrantolaketaren beharraren, helburuen edo diseinuaren inguruko eztabaida eza eta fase ezberdinen garapenaren eta unibertsitate komunitatean eta enpleguan duen eraginaren inguruko informazio falta salatzen du.

Bizkaiako Osakidetzako langileek lanuztea egin dute gaur

2014/11/27

Osakidetzako Mahai Sektorialeko %100eko ordezkaritza duten sindikatuok (SATSE, ELA, LAB, SME-FFHH, CCOO, UGT eta ESK) Osakidetzak negoziatzeko borondate erreal bat erakutsi arte mobilizazioekin jarraitzekoa asmoa berretsi dute. Bestalde, gaurko lanuztearen jarraipena zabala izan dela azpimarratu dute.

Confebask patronalak bere menpe ez dagoena deuseztatu nahi du

2014/11/26

Batzorde Eragileko kideen presentziarekin egindako agerraldian, ELAk nabarmendu nahi izan du Confebask patronalaren erasoaren larritasuna. Sindikatuaren hitzetan Confebaskek ELA eta LAB paretik kentzeko legea exijitu dio Madrileko gobernuari. Bere asmoa bere menpe ez dagoena ezabatzea da, eta horretarako boterearen babes politikoa ezinbestekoa da ELAren iritziz. ELAk askatasun sindikalaren ...

Fitxategiak ditu

Arkemako langileak Parisen manifestatuko dira gaur

2014/11/26

Alonsotegi-Zaramilloko Arkemako langileak Parisen inguruko Colombes herrian dira gaur, non Arkemaren egoitza nagusia dagoen. Ekimen horren bidez Zaramilloko lantegia itxi ondoko egoera eta bestelako irtenbideak erakutsi nahi zaizkie Arkemako zuzendariei.

Gasteizko ECN Cable Group-eko langileak Bartzelonan manifestatu dira

2014/11/26

Estatu Batuetako GENERAL CABLE multinazionalak (lehengo ECN) urriaren 30ean jakinarazi zuen Gasteizko lantegia itxiko duela, eta horrekin batera dituen 150 langileak kaleratuko dituela. Gaur langileak Bartzelonara abiatu dira multinazionalaren egoitzaren aurrean elkarretaratzeko asmoarekin

Indarkeria Sexista salatzeko elkarretaratzea egin du Bilbon ELAk

2014/11/25

ELAk deituta ehunka pertsonak parte hartu du gaur eguerdian Bilbon indarkeria sexista salatzeko egin den elkarretaratzean. Elkarretaratze honetan indarkeri sexistak eragindako biktimak gogoan izan dira.

Zuzendaritzak Candy-ren itxiera aurretik diseinatu du

2014/11/25

Langileen batzordearen aburuz Bergarako lantokia bideragarria da eta itxiera aurretik diseinatu dutela, datuak “makilatu” dituztela, irabaziak ezkutatuz salatu dute. Zuzendaritzarekin izandako bi bileretan enpresari ekoizpena eta lanpostuak Bergaran mantentzeko bideragarritasun plan bat aurkeztea eskatu du.

Patriarkatua eta matxismoa aztergai

2014/11/24

ELAk formazio jardunaldia antolatu du azaroaren 25erako, Indarkeria Sexistaren Aurkako Nazioarteko Eguna. Bertan, sindikatuko genero arduradun Jone Bengoetxearekin batera Irantzu Varela kazetari feminista mintzatuko da Bilboko Bidebarrieta liburutegian egingo den ekitaldian (10:00). Varelak Patriarkatua, erroetatik azalera. El machismo mata, empobrece y atonta hitzaldia emango du.

Osakidetzako mahai sektorialean ez dago aurrerapenik

2014/11/24

Osakidetzako Mahai Sektoriala inolako akordiorik gabe bukatu da. Osakidetzak zehaztu duen gai bakarra EPEan 474 plaza deitu beharrean 484 deitzea izan da, langileei egindako beste iseka bat. Sindikatuok mobilizazio egutegia mantentzen dugu, bai ostegun honetan Bizkaian egin beharreko greba zein abenduak 4an Osakidetza guztian egin beharrekoa.

Albiste gehiago ...

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak datozen hilabeteetarako erronkak aurkeztu ditu

2014/11/19

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren ordezkariek agerraldia egin dute Bilbon. Bertan datozen hilabetetarako jarri diren helburuak eta dinamika herrikoi honen kudeaketaz arduratuko den Koordinazio Nazionala aurkeztu dira.

2015eko aurrekontuek Eusko Jaurlaritzak murrizketekin jarraituko duela erakusten dute

2014/11/17

ELAren aburuz Eusko Jaurlaritzaren 2015ko aurrekontuek azken urteetakoen bidea jarraitzen dute. "Jaurlaritzak behin eta berriz errepikatzen du murrizketarik ez dagoela, baina, zoritxarrez, datuek hori errotik gezurtatzen dute. Murrizketa nabarmenak egiten dira, eta horren ondorioak oso larriak dira: osasun eta hezkuntza sistemen kalitatearen okertzea, pobrezian bizi diren lagunen eta zerbitzu ...

Fitxategiak ditu

Prestazio sozialen sistema hobetu beharra dago, zenbatekoak eta baztertutako kolektiboak gehituaz

2014/11/13

Datuek argi adierazten dute egungo egoera sozioekonomikoa zein larria den. Langabezia, prekarietatea, pobrezia eta desberdintasun soziala hedatzen ari dira. Era honetan, Adolfo Muñoz "Txiki"k azpimarratu du pobrezia arriskuan daudenen kopuruak gora egingo duela datozen hilabeteotan. Horrenbestez, ELAren aburuz gizarte-babesaren maila hobetzea ezinbestekoa da. Alabaina, politikak ez dira helburu ...

Fitxategiak ditu
Landeia

Landeia 200

sare sozialak

lan hitzarmenak

Gizalan, Zerbitzu Publikoetako Federazioa

Kartelak

"Soldata dirua baino gehiago da" kanpaina

kutxaportletTxino

ILP gif  

Hiztegia ELA

gida